lunes, 1 de octubre de 2007

6 formakuntza ikastarotan gidatzen ikasi.

Azaroak 9an, ostiralez, izango dugu eRresonantzi eRaldaketarako formakuntzaren lehenengo ikastaroa, Manifiesta tu Poder deritsona, Ibarrangelu-Bizkaian. 94 6276 131.
Ezin bestekoa bigarren ikastaroa Fundamentos de Resonance Repatterning egin ahal izateko Azaroak 10-11, asteburuan.
Tresna, metodoa, ameriketatik dator, bere garaian artoa edo patatak bezela, eta hauek bezela, oso erabilgarri zaigu euskaldunon gure benetako esku.ahaldun izaeraz jabetzeko.
Datorren igandean, Urriak 7, debaldeko saioa izango dugu Ibarrangeluko Lastarritxu baserrian, ezagutzeko jakin mina duenarentzat.Urriak 22an, zihurrenik Urduliz.ko Yoga taldearekin eginen dugu aurkezpen bat. Eta prest gaude beste edonora ere joateko.
Norbere buruarekin lan egitea gustoko dutenentzat ezin hobea eta elkar-trukaketarako atsegina bezain eraginkorra, oso.

viernes, 31 de agosto de 2007

eRresonantzi eRaldaketa

RR (Resonance Repatterning) metodo bat da,
eRresonantziak eRaldatzeko metodo bat.

Azken finean dena da erresonantzi kontu bat.
Gu, edonor, maila baten, izan, ez gara estatuak, bibratzen ari diren energi ezparruak baizik. Eten gabe aldatzen ari den bibrazio, frekuentzi ezparru bat.
Etengabeko "onda" aldaketa horren nondik norakoa norbere esku edukitzea litzateke, beraz, norbere buruaren jabe izatearen gakoa eta, ondorioz, zori.on.tasunaren gakoa.

RRkolektiboa, geure "onda" nahita eraldatzeko, RR metodoa erabiltzen dugun lagun koadrilak osatzen dugu.

Norberaren aldaketak dena.ren ("guztiaren") aldaketan eragiten duenez, gure aldaketek herri moduan osatzen dugun energi ezparruaren eraldatzean eragitea espero dugu, onerako noski. Txarrareko aldatzeak ez bait du merezi. Metodo honegaz ez dago gainera txarrera aldatzerik, egiten den lana korapiloak askatzea bait da. Trabatuta dugun energiari bide ematea.

Eta Euskal Herritik mundura, Gaia planeta, gure ama lurraren ONerako. ONda ONean egon ahal izateko.

Blog hau, nork berak lekarkenentik aparte, eraldatzeko norberak egiten dituen saioen berri emateko erabiliko dugu; zeintzuk esaldi landu ditugun eta saio amaieran erresonantziak nola gelditu diren amankomunean jartzeko.

Parte hartzea ere badago, "proxy"(ordezkari)sistemaren abantailak erabiliz, hau da: nahi duen guztiak aprobetxatu ahal izango ditu saioan egindako erresonantzi eraldaketak. Bere gogoa adieraztea nahikoa izango du, komentarioetarako ematen den espazioan "nire izena ...... da eta erresonantzi eraldakerakako saioetan parte hartu nahi dut" idatziz. Zer aldatu, nahi denaren inguruko ideiak ere poz haundiz hartuko ditugu, horixe delako hain zuzen aldaketa kolektiboaren aberastasuna, plus.a, batari bururatzen ez zaiona besteari bururatzen zaiola.

Hortaz aparte, norbaitek, interesgarri eritsita, bere garapen pertsonalerako bakarkako saioren bat edo batzuk nahi izango balitu, RR saioak euskaraz egiteko prestatuta dauden bieratzaile-facilitadore.en zerrenda ere jarriko dugu, harremanetan jarri ahal izateko.

Eta baita ere, Euskal Herrian antolatzen ditugun hitzaldi edo formakuntza ikastaroen berri.

Halaxe ba, ongi etorriak gure RR euskal-etxe birtualera!